XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEDIKUEN BETEBEHARREKO BAT ONGI HILTZEN LAGUNDU!

Heriotze eta bizitzaren arteko muga lausotzen ari da medikuntzako aurrerapenekin.

Eritegi askotan gaisoaren bizitza behar baino gehiago luzatzen da tutuen bidez edo bestelako tratamenduen bidez.

Mediku batzu heriotzearen kontrako borrokan ohitzen dira eta horixe dute helburu bakarra.

Ez dute kontuan hartzen gaisoaren mina eta bere bizitzaren sentidurik eza.

Baina medikuek betebehar bikoitza dute: batetik, heriotzearen kontra borrokatu eta, bestetik, hilzorian dagoen gaisoari ondo hiltzen lagundu.

Bigarren betebehar hori oso eztabaidatua izan da.

Dena den, gure eritegietan askotan gertatzen dira horrelako kasuak, batez ere minbizia duten gaisoen eritegietan.

Honelako eritegietan astean behin hartu behar izaten da erabaki hori.

EUTANASIA ONGI HILTZEA DA

Eutanasia hitzak ongi hiltzea esan nahi du.

Hau da, sufrimendurik gabe.

Bi eratan erabiltzen da.

Batzutan gaisoari bere bizitza laburtzen dion zerbait ematen zaio.

Eutanasia aktiboa esaten zaio honi.

Beste batzutan, ordea, medikuak gaisoaren bizitza luzatzeko modua du.

Baina gaisoak sufritu egingo duela eta, ez du bide hori erabiltzen.

Eutanasia mota honi pasiboa esaten zaio.

Mediku batzu heriotzearen kontra borrokatzen ohitzen dira eta horixe dute helburu bakarra.

Medikuek heriotzaren kontra borrokatzeaz gainera, hil zorian dagoen gaisoari ondo hiltzen lagundu behar diote.